04. Errealitate aukeratuak

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

HITZAK GAIZKI ULERTUAK DIRA
DEABRU BILAKATUZ UNE BATEAN.
ZENTZUGABEAK DIRA, EGUNERO IRAKURRIAK, MENPE GAITUZTENAK.

GEZUR ETA FALTSUKERIAK BIZI HUTS BATEN ISLADA DIRA.
EZINBESTEKO BIHURTUAK, ERREALITATE AUKERATUAK,
PUBLIKO EGINAK.

EGUNERO ARGAZKI USTELEN ERREFLEXUA BAINO EZ GARA.
GOIZERO, GAUERO ERREALITATE AUKERATUAK IRRIKAZ ZAI NAUTENAK.
GAUR

BADIRA GARAIAK AMETSEZ BETEAK.
BADIRA GARAIAK, BIZITZEKOAK, SINESTEKOAK.
EZ DIRA HALERE BATA EDO BESTEA.
EZ DIRA HALERE BATERAEZINAK,
ELKARREKIN BIZI DIREN ETSAIAK BAILIRA
MAITALE BIHURTUTA.

BADA BEREZ SINISMEN FALTSU BAT
ALDIZ IÑOIZ JARRAITU EZ DUGUNA.
AMETSAK EGI BIHURTZEAN
HAUTS BILAKATZEN DIRELA.
AMETSIK GABEKO BIZIA, IZARRIK GABEKO GAUA OTE DA?

GAUR ITZALAK HEGO ERORIEN ISLADA DIRA.
GAUR BARRUAN IZANGO DUZUN ARIMA SUTSUA.
GAUR BARNEAN DUZUN INDARRA, AGORTEZIÑA DEN IBAIA.