08. Hil artean

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

BEHARBADA HITZEK EZ DUTE BALIORIK,
AGIAN HUTSAK DIRUDITE.
BEHARBADA EKINTZAK BEHAR DITUZU EDO AGAIN,
HITZAK LARRUTU ETA BEGIAK ITXITA ENTZUN.

GAUZA TXIKIAK DIRA
GAUZA HAUNDIEN OINARRI.
ADOREA ERABILI
ALDAKETAREN GIDARI.

HASIERA PUNTURA ITZULTZEA HASTEA BESTERIK EZ DA.
UTZI ATEAK ZABALIK
ARRISKATU DUZUN GUTXIA, GUZTIA GALDU BAINO LEN.

ALDI JOANA, IRAGANA EZ DA ITZULTZEN.
GEROA BERRIZ, ORAINA BERRIZ HEMEN ITXOITEN.

DENBORA DAUKAGU SO IRRIBARRE MALTZURREZ.
KONTURATU ORDUKO AMETSAK OROITZAPEN,
BIHAR ATZO BILAKATZEN.

ALDI JOANA, IRAGANA EZ DA ITZULTZEN.
GEROA BERRIZ, ORAINA BERRIZ HEMEN ITXOITEN.

HIL ARTEAN, ORAINA DA NIRE GEROA.