07. Lokatza

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Ur handiek atzean utzi zuten
hauts harrotuaren lurraldea
Muga batzuk balaz zaintzen direnean
besteak lehertzen dira

Kamerek filmatzen dute
Giza dekadentziaren ikuskizuna
Zerumugak inguratzen du
Helduleku baten bila ari dena

Ur handiek atzean utzi zuten
hauts harrotuaren lurraldea
Ur ertzean itotako umea
ausazko tragedia soilik da

Kamerek filmatzen dute
Giza dekadentziaren ikuskizuna
Zerumugak inguratzen du
Helduleku baten bila ari dena

Kontinente zaharrean
Beldurra dago salgai preziorik onenean
Lokatzetan itotzen direnak
dira orain mamuak

Kamerek filmatzen dute
Giza dekadentziaren ikuskizuna
Zerumugak inguratzen du
Helduleku baten bila ari dena