Segundu bat

gazteegia naiz gerta zitekeen hortan pentsatzeko,
datorrena pentsatu ordez

horrela ez den egunean
bidean zerbait utzi, ahaztu nuelako izango da

segundu bat izan nahi nuke
momentuoro bizi naizela konturatzeko
gutaz ohartzeko

argia, iluna izan nahi nuke
haize euri bihurtu eta
ez dut behin eta berriz ametsak utzi nituen
egunera bueltatu nahi
inork ez baitu merezi

argia, iluna izan nahi nuke
momentuoro bizi naizela konturatzeko
gutaz ohartzeko