Negu honetan kontzertu akustikoak

2005-XII-2 Azken asteotan sorpresaren bat edo beste izango genuela aurreratu dizuegu eta jada gogoz ginen zer zen azaltzeko. Lokalean sartuta eman ditugu azken asteak eta aspalditik buruan bueltaka izan dugun zerbait gauzatzeko aukera eta garaia iritsi da. Gure abestien bertsio akustikoak sortu, eraldatu, apaindu eta apurtu ditugu nolakoak izango ote ziren, zein ikuspuntu emango ote genien aurretiaz jakin gabe. Eta emaitza laister izango da erakusgai. Irrikaz gaude jendearen eritziak jasotzeko eta formatu berri hau zuenganatzeko. Abenduaren 16an Aretxabaletako Ezkutu tabernak emango dio hasiera esperientzi berri honi eta hilabete honetan zehar Durangoko Plateruena eta Irungo tunk! aretoan ere izango gara (ikus kontzertuak). Beraz, badakizue, ea kontzertu hauetakoren baten elkar ikusteko parada dugun!!!! Hurrengo arte!!!