Durangon Kontzertu Zirraragarria

2005-XII-26
Iragan ostegunean (Abenduak 22) Durangoko Plateruena Antzokian benetan kontzertu berezia bizi izan genuen. Gogoz ginen kontzertu akustikoa eskeintzeko baina jendearen harrera nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari. Ordubete pasatxo taula gainean jotzen aritu ostean etxean bagina bezala sentiarazi gintuzuenoi (antzokiko langileak, teknikoak eta ikuslegoa), eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hurrengo arte eta MILA ESKER!!