NOK taldeko Gusari laguntza

2006-I-16
Askok jakingo duzuen moduan aurtengo Hatortxu Rock jaialdian istripu bat gertatu zen eta horren ondorioz gazte bat Nafarroako Ospitalean dagoen ingresaturik. Gazte hau Raul Gallego da (Gusa), NOK taldeko gitarjolea. Denbora beharko da bere errekuperazioa nolakoa izango den jakiteko baina zaila dirudi berriz ere ibiltzen ikusi ahal izatea. Senideak, lagunak, Hatortxu Rock jaialdikoak…jada lanean hasi dira eta momentuz kontu korronte bat ireki dute: (La Caixa) 21003618-742100311650. Gusak eta bere familiak posible den laguntza guztia behar dute guzti hau aurrera ateratzeko. Eskerrik asko aldez aurretik.