Gau Berezia Elgetan

2006-IV-10
Larunbatekoa Elgetan izugarria izan zen. Egun osoa eman genuen lanean gaueko emanaldia ondo irten zedin, dekoratua, argiak, soinua, irudia… Eta ordu pila batez jakinminez izan ginen emaitza nolakoa izango zen jakiteko. Irudietan nolakoa izango den benetan ez dakigu baina gure sentsazioa berezia izan da, hunkigarria baita eskenatoki gainera igo eta hainbeste lagun eta entzule zure parean ikustea. Momentuz eskerrak baino ezin ditzazkegu eman bertan gurekin lanean izan zirenei eta gau hura oraindik ere handiago bihurtu zenuten guztioi. BI MILA ESKER!!!!!!