Bira akustikoaren azken kontzertua

2006-IV-25
10 kontzertu, 10 eskenatoki, 10 bidaia…Kontzertu akustikoak eskeintzen hasi ginenetik hauxe da egin duguna. Ilusioz eta ordura arte buruan genuena egiteko asmoarekin hasi ginen gure kantuak moldatzen, eta esperientzia polita izan dela ezin ukatu, abestiek beste zentzu bat hartu dezaketela argi gelditu baita. Tartean kontzertu bereziak ere izan dira (Durango eta Elgetakoa kasu) baina momentuz behintzat amaiera iritsi zaio bizitza motza baina erakargarria izan duen esperimentu honi, datorren igandean (hilak 30) Lemoako gaztetxean gure azken kontzertu akustikoa eskeiniko baitugu Begitu aldizkariaren 4. urteurrenean. Hala ere, ez dudarik izan lanean jarraituko dugula eta laister eskenatokiren batean berriz elkartuko garela. Ikusi arte!!!!!!