Ekainean Katalunia eta Kontzertu Elektrikoak

2006/V/25
Distortsio eta «zarata»ra bueltatu gara berriro ere, Apirilean bira akustiko txiki hura bukatu ostean. Eta badugu modu elektrikoan aritzeko gogoa bai, ez bakarrik entsegu lokalean ordea, zenbait kontzertu eskeiniko baititugu hurrengo hilabetean (ikus kontzertuak). Zuzeneko batzuk ordea Euskal Herritik kanpo izango dira, Katalunian hain zuzen. Beti toki berrietara joateko gogoz izan gara eta azkenean Bartzelona eta inguruetan arituko gara gure musika eskeintzen Arrasateko GOSE taldearekin batera. Bestalde, Araba Euskaraz-en ere izango gara Gasteiz eta Armentiako bideetan barna. Ordua eta guneari buruz informatuko zaituztegu.