Emanaldi Berezia

2008-V-25
Euskara Topagunearen 10. urteurrena dela eta, ostegun honetan (Maiatzak 29) emanaldi berezi bat egingo dugu Eibarko Portalean arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Emanaldi akustiko txiki bat prestatu dugu Topagunearekin batera antolatu dituzten 1500 emanaldi baino gehiago ospatzeko. Gurekin batera Gilkitxaro antzerki taldea, Asier Serrano abeslari eta idazlea eta emanaldiaren gidaria izango den Ander Lipus izango dira.