Atomika badator!

KOKEIN Atomika (2022, CD/LP/Digital) ATOMIKA, séptima referencia de nuestra discografía. En este disco de 8 canciones hemos explorado nuevos caminos y sonidos, tal y como hemos visto y escuchado en la canción del progreso al mirar al espejo. El disco se publicará físicamente en formato CD y LP y estará disponible en todas las plataformas. …

KOKEIN ez da izango Soraluzeko gaztetxean

2005-XI-25 Azken orduan erabaki genuen Soraluzeko gaztetxera asteburu honetan jotzera joatea eta azken orduan joan gabe geldituko gara. Arazo fisikoak direla eta ezingo gara kontzertua eskeintzeko moduan izango baina hala ere, gaztetxearen aldeko festak aurrera darrai Deskiziadxs eta beste talde batek joko baitute bertan. Pena da zerbait berezia prestatu bait genuen baina laister jakinaraziko dizuegu …

Mundu Margotu Berri Bat-en barrua

2007-XII-28 Gure lan berri honen barnean aurkitu ditzazkezun kantuak eta DVD-aren irudiak dituzu orain web orri honetan. «Audioa» atalean Bakardadea Naizenean, B612 Asteroidea edota Ate Joka kantuak entzuteko aukera daukazu. «Bideoak» atalean berriz, disko berri honekin batera gehitu dugun kontzertu akustikoko kantuen irudiak. Horrez gain, «Hemeroteka»-n orain artean Mundu Margotu Berri bat-en inguruan izan ditugun …

Gau Berezia Elgetan

2006-IV-10 Larunbatekoa Elgetan izugarria izan zen. Egun osoa eman genuen lanean gaueko emanaldia ondo irten zedin, dekoratua, argiak, soinua, irudia… Eta ordu pila batez jakinminez izan ginen emaitza nolakoa izango zen jakiteko. Irudietan nolakoa izango den benetan ez dakigu baina gure sentsazioa berezia izan da, hunkigarria baita eskenatoki gainera igo eta hainbeste lagun eta entzule …

«Mundu Margotu Berri Bat» CD+DVD-aren aurkezpena

2007-XI-19 Hiru urteren ondoren gure lan berria aurkeztuko dugu prentsaurrean ostegun honetan, hilak 22, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegian. Mundu Margotu Berri Bat du izenburua bilduma honek eta 11 kantu berriez gain, iaz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatutako kontzertu akustikoaren DVD-a ere izango du gehigarri. Informazio gehiago: Mundu margotu berri bat

Diskoa aurkeztu dugu

Atzo egin genuen Bilbon Lotuta Egon Arren disko berriaren aurkezpena komunikabideen aurrean eta laister ikusi ahal izango dituzue diskoak salgai. Prentsaurrekoaz aparte zuzenean ere gogor arituko gara hemendik aurrera, Altzako kulturetxean emango diogu hasiera ostiral honetan (ikus kontzertuak sailean). Telebistan eta irratian ere ikusi eta entzun dezakezue diskoaren aurrerapen kantua.

NOTIMEFORLOVE.

Notimeforlove, is time for peace. Egungo egoera politikoa dela eta, hemendik ere gure atxikimendua eman nahi diogu Notimeforlove ekimenari. Horrela Euskal Herrian azkenaldi hontan ematen ari diren atxiloketak eta tortura kasuak salatu nahi ditugu. Beste atxikimendu batzuk: http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com/ http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=307 http://www.sarean.com/sarean/900

Bihar Soraluzeko gaztetxean

2006-II-23Abenduan Soraluzeko gaztetxean jotzera joatekoak ginen baina gaixotasunak zirela eta ezin izan genuen bertako gaztetxearen aldeko aste hartan ezer egin. Hala ere, bihar (ostirala) kitatuko dugu «zor» hori han izango bait gara kontzertu akustikoa eskeintzen. Animatu gaztetxearen aldeko kontzertura!!!

Deskargatu

2008-I-3 Orain Audioa ataletik «Mundu Margotu Berri Bat» cd-tik kanpo gelditu zen kantua eskura daukazu. Diskoan sartu ez genuen «Ihesi» abestia deskarga ezazu.

Lotuta Egon Arren

«Lotuta Egon Arren». Hori izango da disko berriaren izenburua. Azkenean 11 abesti grabatu ditugu, hona hemen izenburuak: «Agurra», «Errurik Gabeko Gezurra», «Non?», «Urpeko Arimak», «Lotuta Egon Arren», «Nik Nahi Nuke», «Zuek Zarete Iturria», «Berrehun Gezur», «Gora Begiratzean», «Heldu», «Doinuen Dizdira» Aste honetan gainera, nahasketei ekin diegu PiLT-ko Xanpe eta Rafa Ruedarekin Laister «Lotuta Egon Arren» …