Konichiwa! Japonera goaz!!

Datorren Martxoaren 29tik aurrera Japonen izango gara hainbat kontzertu emateko.Bertan gure azken diska den Mundu margotu berri bat aurkeztuko dugu. Gonbidatuta zaudete!! Kontsultatu datak «hemen»:/Kontzertuak

Emanaldi Berezia

2008-V-25 Euskara Topagunearen 10. urteurrena dela eta, ostegun honetan (Maiatzak 29) emanaldi berezi bat egingo dugu Eibarko Portalean arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Emanaldi akustiko txiki bat prestatu dugu Topagunearekin batera antolatu dituzten 1500 emanaldi baino gehiago ospatzeko. Gurekin batera Gilkitxaro antzerki taldea, Asier Serrano abeslari eta idazlea eta emanaldiaren gidaria izango den Ander Lipus izango dira.

Ez dugu denborarik galtzen

2005-X-27 Azkenaldian kontzertu askorik eskeini ez dugun arren ez gara geldirik egon. Lokalean lan egiten aritu gara kanpora irteteko aukera eduki artean eta guzti horren emaitzaren berri laister izango duzue. Abenduan sorpresa batekin agertuko gara… adi egon!!

Herri Urrats-en igandean

Igande honetan Senperen (Ipar Euskal Herria) hainbat urtez jarraian ospatu den euskara eta ikastolen aldeko jaiean izango gara. Ordutegi berezi xamarra jarri digute baina goiz ezberdin bat izateko balio izan dezake, goiz rockeroa. Goizeko 11.30etan hasiko gara kontzertua eskeintzen Nafarroako gunean. Zuek ere bertan egotea espero dugu!

Argazkiak ikusgai

Esan genuen web orria gutxika gutxika betetzen joango ginela eta hala ari gara. Oraingoan «Argazkiak» atala osotu dugu eta bertan jotzen, izerditan, dantzan, grabatzen, estudioan, zuzenean, saltoka, barrez, sufritzen, posea jartzen, gozatzen, bideokliparen grabaketan, lagunekin, etab… ikus gaitzakezue. Denborarekin, pilatzen ditugun argazkiak jarriko ditugu eta zuek ere gure argazkirik baldin baduzue bidali mesedez bertan ager …

Abesti berriekin hasi gara

2006-IX-4 Uda partean zenbait kontzertu egin ostean, opor batzuez gozatzeko beta izan dugu. Eta opor hauen ondoren berriz ere lanari ekiteko gogoz bueltatu gara; horregatik, momentuz lokalean sartuko gara abesti berriak konposatzeko asmoarekin. Denbora aurrera joan ahala gauza gehiago kontatuko dizkizuegu.

Larunbatean Araban berriz ere

2006/6/29 Orain bi aste Armentiako zirkuitoan izan ondoren larunbat honetan berriz ere Araban izango gara kontzertua eskeintzen. Kasu honetan Arima Beltza taldea izango dugu taulakide.Aipatu beharra daukagu gaueko 9etan emango diogula hasiera gure emanaldiari. Beraz, garaiz eta goiz ibili beharko duzue!!!

Kontzertuetan Aldaketak!!!!

2005-VII-20 Aste batzuk jo gabe egon ondoren uztaileko bigarren hamabostaldiari aurre egiteko prest etorri gara. Azken orduko aldaketak ditugu ordea gure kontzertuen agendan, asteburu honetan Arrigorriagan izango ginela agertzen baitzen eta azkenean ez gara bertan izango, taldearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Dena den, ostiral eta larunbateko kontzertuak eskeiniko ditugu Gasteizko Errota auzoan eta Soraluzen, eta …

Diskoa kalean da jada!!!!

Aurkezpen eta prentsaurrekoen ondoren badugu diskoa eskuetan. Arazo batzuk izan genituen barruko liburuxkarekin hasiera batean eta kopia gutxi batzuk akats batekin irten ziren,bi orrialde errepikatuta baitzeuden. Zure liburuxkak akatsa baldin badauka esaiguzu eta ondo dagoen bat helaraziko dizugu. Hala ere, diskoa eskuragarri izango duzue hemendik aurrera gure kontzertuetan, dendetan… On egin!

Bira akustikoaren azken kontzertua

2006-IV-25 10 kontzertu, 10 eskenatoki, 10 bidaia…Kontzertu akustikoak eskeintzen hasi ginenetik hauxe da egin duguna. Ilusioz eta ordura arte buruan genuena egiteko asmoarekin hasi ginen gure kantuak moldatzen, eta esperientzia polita izan dela ezin ukatu, abestiek beste zentzu bat hartu dezaketela argi gelditu baita. Tartean kontzertu bereziak ere izan dira (Durango eta Elgetakoa kasu) baina …